Juan Mari Lopez de la Calle lazkaotarra izango da Preferente taldeko entrenatzailea datorren denboraldian.
Juan Marik ibilbide luzea du bankiletan eta hainbat mailetan. Azken 3 denboraldietan Goierri Gorriko senior taldeko entrenatzailea izan da. UEFA A titulua du eta, gainera, prestakuntza-ikastaroen zerrenda luzea egin du. Analisi taktikoaren langile handia, prest dago taldeak sailkapeneko goiko postuetan borroka dezan.
Bigarren entrenatzailea Gari Nuñez Legazpikoa izango da. Besteak beste, Garik esperientzia du Preferente mailan, Mondrarekin igoera lortu baitzuen. Xabi Nuñez gure klubeko entrenatzaile ohiaren semea da.
Ruben Ramajo talde teknikoko kide izango da atezainen entrenatzaile gisa. Argazkian, Juan Mari, Gari eta Rubenez inguratuta, Josetxo Sesé LKEko presidentearekin.