Skip to content Skip to footer

Harmailan, errespetua da indarra

Klubetik gure kezka adierazi nahi dugu, pasa den larunbatan gure Lehen Mailako jubenil taldearen partidan zenbait zalek (adingabekoak!!!) izan zituzten jokabide desegokiengatik. Portaera horiek, tamalez, gero eta gehiago ikusten ari gara, eta ez dute bat egiten guk sustatzen ditugun balioekin. Tristura ematen digu horrelako jarrerak gure gazteenentzat eredu txarra izatea.

Gure Kluba beti izan da zale leial, alai eta errespetuzko baten sinbolo: taldeari garrasi eginez laguntzen diona, garaipenak ospatzen dituena eta porrotetan ere ondoan egoten dena. Irudi hori da zabaltzen jarraitu nahi duguna: harmaila bizia, taldea bultzatzen duena eta aurkaria zein epaileak errespetatzen dituena.

Guztion artean espiritu hori berreskuratzea eskatzen dizuegu. Ezin dugu onartu gutxi batzuen jarrerak denon lana zikintzea, ezta diruzko isunak edo zelaiaren itxiera ekartzea ere.

Zuekin kontatzen dugu.

AUPA LAZKAO!!!!!