Skip to content Skip to footer

Lazkao KE-Transportes Danur lehen mailako jubenil mailako taldeak irabazi zuen atzo Jubenilen Lehen Mailako Gipuzkoako Kopa, finalean Usabalen (Tolosa) Andoaingo Euskalduna SD taldeari 2-3 irabazita. 2016ra arte atzera egin beharra dago klub lazkaotarrak irabazitako azken Jubenil Kopa aurkitzeko.

Oroimenerako eguna izan zen. Klubak deialdia egin zien maila guztietako jarraitzaile eta jokalariei finalean laguntzeko, eta zaleek ez zuten huts egin. Bi autobus osatu ziren, eta horiei beren ibilgailu partikularretan joan ziren zale asko gehitu behar zaizkie. Usabaleko harmailak txiki geratu ziren, bi taldeko zaletuei harrera egiteko. Zein polita den futbola harmailak kolorez, pasioz eta errespetuz beteta daudenean. Kirolari, epaile eta jarraitzaile guztiak errespetatzea. Horixe gertatu zen partida honetan.

Zelai gainean, Lazkao jaun eta jabe izan zen lehen zatian, atsedenaldira 0-2 aurretik iritsiz. Abantaila hori handitu egin zen bigarren zatiaren hasieran, Kopa gertu zegoela pentsarazten zuen hirugarren gol batekin. Une horretatik aurrera, andoaindarrak tartea murrizten saiatu ziren, eta gol bat lortu zuten. 90. minutua betetzean urdinek bigarren gola sartu zuten, 2-3ko behin betiko emaitza ezarriz eta lazkaotarren gorputzean urduritasuna jarriz. Minutu hauetan istripu at gertatu zen, non Alex (partidan bi gol sartu zituena) anbulantzian osasun-zentro batera eraman zuten. Zorionez, dena susto bat izan zen, eta arratsalde hartan bertan etxera bidali zuten atseden hartzera.

Klubak jokalari guztiak, teknikariak (Eñaut, Urko, Aritz eta Roberto) eta senideak zoriondu ditu lortutako arrakastagatik. Orain hilabete batzuk atsedenerako eta datorren denboraldirako gogotsu itzultzeko.

AUPA LAZKAO!!!!