Sorry, no posts were found.

Sorry, no posts were found.

HISTORIA

img

Lazkaon kirol elkartea sortzeko edo antolatzeko aukera 1979 urtean izan zen, urte amaieran, hain zuzen ere; pertsona-talde bat ohartu zenean herrian elkarte baten premia larria zegoela, kirola egitera herritik kanpora joan behar zuen lazkaotar oro elkartuko, batuko zituen elkarte baten premia zegoela, hain justu ere.

Egoera hori ikusita, erabaki zen herrian dei irekia egitea ikuspuntu desberdinetatik Lazkaon kirolak zuen egoera aztertzeko eta bultzatzeko edo sustatzeko, urtean zehar egiten ziren kirol-jarduera bakarrak, federatu-mailan, herriko jaietan antolatzen ziren bi lasterketak eta mendi-taldeak antolatzen zituen irteerak baitziren, eta herritar ororentzat irekia zen futbol-txapelketa eta pilota-txapelketa, eskuz nahiz palaz, hori baino ez zen herriko kirol-jarduera antolatua.

Taldeko estatutuak egiten hasi, bazkideak egiteko kanpainari ekin eta argia ikusteko zorian zegoen LAZKAO KIROL EKARTEA izenez ezagutuko zen batzar konstituziogilea prestatu zen.

Ondorio garrantzitsuetako bat izan zen Lazkaon kirola egiteko azpiegiturarik ez zegoela berrestea, egoera oso txarrean zegoen pilotaleku bat eta futbolean jokatzeko balio ez zuen, ez, behintzat, lehiaketa ofizialean, futbol-zelaia bakarrik baitzeuden.

Hori zela-eta, futbol-zelaia egokitu egin zen, zelaia luzatu eta zabaldu, aldaketak egin, eta hedadura osoan hesia jarri zen. Horrela lortu zen Gipuzkoako Futbol Federazioak ezartzen zituen gutxienekoak betetzea 1980-1981 denboraldirako sortu behar ziren infantilen edo haurren eta jubenilen edo gazteen taldeek lehiaketan jarduteko.

Horrela sortu zen LAZKAO KIROL ELKARTEA. Modu ofizialean 1980ko ekainaren 27an jaio zen eta lehenengo zuzendaritza-taldea ondoren aipatzen direnek osatu zuten:

1980ko abenduaren 31n 246 bazkide ziren. 18 urtetik gorako bazkide bakoitzak hilean 50 pezeta ordaintzen zituen, adingabeek 25 pezeta, eta erretiratuek doan zuten bazkidetza. LAZKAO KIROL ELKARTEAK dituen helburuak honakoak dira:
– Oro har, kirola sustatzea, une hartan herrian egiten edo praktikatzen ziren kirolak abiapuntu hartuta, esate baterako, pilota, ziklismoa eta futbola, eta aukeren arabera, bestelako sekzio batzuk sortuta, atletismoa, eskubaloia eta abar, kasu.
– Kirol horiek egin edo praktikatu ahal izateko behar den azpiegitura sortzea. Lazkao KEk urte hartan, hau da, sortu zen urtean, gauzatu zituen jarduerak ondorengo hauek izan ziren:
– Jai-batzordearekin elkarlanean Atletic eta Real Sociedadeko jokalari beteranoen arteko partida antolatzea, epaile bere garaian nazioarteko epaile izan zen Ortiz de Mendibil aritu zen, eta ekintza horretan gure aurrekoak omendu ziren, besteak beste Ormazabal, Benantzio… Lazkaoko futbolariak denak ere. Partida horretan aurkeztu zen modu ofizialean LAZKAO KE klub berria.
– Koadrilen arteko futbol-txapelketa antolatzea. Afizionatu-mailan 16 taldek hartu zuten parte, 8 jubeniletan eta 8 benjaminetan.
– GAZTEAK alebinen taldea klubaren diziplinan sartzea eta Goierrin antolatzen ziren txapelketetan parte hartzea.

Hurrengo urtean, 1981-1982 denboraldia, sortu zen Erregional mailako taldea zale eta jokalari batzuen presioagatik, presio handi samarra egin ondoren eta Batzar Orokorrean eztabaidatuta, onartu eta aurrera egin zuen.

Hastapenean, Lazkao KEk plazako zelaian jokatzen zituen partidak (hartxintxarra), Urte batzuk geroago egin zen Arizti Haundi futbol-zelaia, hasiera batean hondarrezkoa eta geroago belarrezkoa. Gaur egun, Gipuzkoako klub gehienek bezala, belar artifizialeko futbol-zelaia dugu.

Urteen joanean, LAZKAO Kirol Elkartea azpiegitura sendotzen aritu da.; atal honetan azpimarratzekoa da -pasa den hamarkadaren erdialdean- sortu zen futbol-eskola, gure klubaren benetako harrobia.

Gaur egun, gure klubak, 209 bazkide dituena, inoiz baino talde gehiago ditu: Lehen mailako Erregionaletan taldea, , lehen mailako jubenilak, lehen mailako kadeteak (2 talde), lehen mailako infantilak(2) infantil txikia, errendimendu eta partehartzeko alebinak, eta 150 jokalari inguru futbol-eskolan, denak mutilak, neskak eskualdean sortu berri den klub femeninoan sartu baitziren, Goierri Gorri klubean hain zuzen ere.

Datu horiek guztiek argi uzten dute gure taldea une ona bizitzen ari dela, une gozoan dagoela, eta oraingo zuzendaritzaren erronka nagusia aro honi ahalik eta denbora gehien eustea da.

IRAKURRI DENA

ARIZTI HAUNDI ESTADIOA

Gaur egun, ARIZTI HAUNDI futbol-zelaiak porlanezko atletismo-pista bat dauka, zelaiaren luzera osoa betetzen duen harmaila, 240 eserleku, harmailaren goiko aldean zale gehiagorentzat lekua baldin badago ere, futbol-zelaiaren inguru osoan dagoen bezalaxe.


partidos


partidos


resultados


resultados

Lo siento, no se han encontrado publicaciones.

Lo siento, no se han encontrado publicaciones.

Lo siento, no se han encontrado publicaciones.


 
“1981-82 tenporadan sortu zen erregional ekipoa afizionatu eta jokalarien presioengatik ” - Lazkao k.e.
 


LAZKAOKO JOKALARI BATZUK