Imanol esperientzi handiko pertsona izan da lehia hauetan, eta bera izan da proiektuaren buru, kirol zuzendaritzaren funtzio berrietan bakarrik arituz.
Zuzendaritzako kide eta kirol arloko arduradun gisa, Mikel Begue, klubean oso errotuta dagoena, izango da bere laguntzaile estua proiektu horren garapenean, 2023ko zerumuga ahaztu gabe.
Kirol sail honetan Arkaitz Urainek emango dio jarraipena Futbol Eskolako kirol zuzendaritzari.
Hala, aurreko denboraldietan teknikarien taldea hurrengo denboraldiaren ia hasierara arte ixtea lortu ez denez, aurten pozik gaude 2020-2021 denboraldirako LKEko teknikarien taldea itxita edukitzeaz.
Talde hori honako hauek osatuko dute:
- Imanol Rubio: Kirol Zuzendaria.
- Joseba Bakaikoa: 1. mailako erregionalen entrenatzailea
- Oroitz Naldaiz: 1. mailako Jubenilen entrenatzailea
- Zigor Telleria: Ohorezko Kadeteen entrenatzailea.
- Beñat Sarriegui: 1. mailako Kadeteen entrenatzailea.
- Peru Ormazabal: Ohorezko Infantilen entrenatzailea
- Ander Azurmendi "Atxur" eta Gaizka Begué: "A" 1. Infantilen entrenatzaileak
- Xabi Ormazabal: "B" 1. Infantilen entrenatzailea
- Julen Gartzia: Infantil Txikien entrenatzailea.
- Futbol eskolako kirol zuzendaria: Arkaitz Urain.
Nabarmentzekoa da, lehen mailako bi infantilek izan ezik, gure talde federatuetako entrenatzaile guztiek eta Kirol Zuzendariak titulazio homologatua dutela.
Lehen mailako bi infantilak jokalarien ikaskuntza hobetzera eta, aldi berean, entrenatzaileak sortzera bideratutako taldeak dira. Entrenatzaileak, talde erregionaleko jokalari gazteak dira, eta klubak lagunduko die dagokien titulazio homologatua lortzen.