Skip to main content
04 Aug 2020

 
Imanol Rubiok, klubeko hirugarren denboraldian, Kirol Zuzendaritza bere gain hartuko du ondorio guztietarako, eta bera izango da LKEko taldeen entrenatzaileen lana dinamizatu, koordinatu eta zuzenduko duena, beste urrats bat emateko eta 2019/2023 kirol-proiektuan ezarritako helburuak lortzeko bidean aurrera egiteko, egungo Zuzendaritza Batzordeak eskatuta.

Imanol esperientzi handiko pertsona izan da lehia hauetan, eta bera izan da proiektuaren buru, kirol zuzendaritzaren funtzio berrietan bakarrik arituz.

Zuzendaritzako kide eta kirol arloko arduradun gisa, Mikel Begue, klubean oso errotuta dagoena, izango da bere laguntzaile estua proiektu horren garapenean, 2023ko zerumuga ahaztu gabe.

Kirol sail honetan Arkaitz Urainek emango dio jarraipena Futbol Eskolako kirol zuzendaritzari.

Hala, aurreko denboraldietan teknikarien taldea hurrengo denboraldiaren ia hasierara arte ixtea lortu ez denez, aurten pozik gaude 2020-2021 denboraldirako LKEko teknikarien taldea itxita edukitzeaz.

Talde hori honako hauek osatuko dute:

Nabarmentzekoa da, lehen mailako bi infantilek izan ezik, gure talde federatuetako entrenatzaile guztiek eta Kirol Zuzendariak titulazio homologatua dutela.


Lehen mailako bi infantilak jokalarien ikaskuntza hobetzera eta, aldi berean, entrenatzaileak sortzera bideratutako taldeak dira. Entrenatzaileak, talde erregionaleko jokalari gazteak dira, eta klubak lagunduko die dagokien titulazio homologatua lortzen.