Skip to main content
11 Feb 2020

Lazkao Kirol Elkarteko Zuzendaritzak, Arizti Handiko aldageletan mugikorrak, argazki edo bideo kamerak eta, oro har, kamera duen edozein gailu elektroniko erabiltzea debekatzea erabaki du. Klub askotan jada hartutako neurria da, eta jokalarien intimitatea zaintzeko prebentzio gisa balio du. Arau hori ez betetzea falta oso astuntzat hartuko da. Edonola ere, aldageletara mobilerik ez eramatea gomendatzen zaie Klubeko jokalari guztiei.

Gogorarazi nahi dugu aldageletan hartutako irudiak edo bideoak zabaltzeak lege-ondorio larriak ekar diezazkiokeela arau-hausleari (edo haren tutoreari, adingabeei), eta, ondorioz, klubari berari.