Skip to main content
23 Mar 2020

Dakizuenez COVID-19 koronabirusa sortzen ari den ez ohiko egoeraren ondorioz Lazkao Kirol Elkartearen kirol ekintza guztiak bertan behera gelditu dira (entrenamenduak, norgehiagokak, etab.).

Denok espero degu egoera zail hau lehenbaitlehen normaltzen joatea eta, beste aktibitate guztiekin batera, Lazkao Kirol Elkartearen ekintzak pixkanaka martxan jartzea. Dena den, tamalez, ezin degu jakin hori noiz gertatuko den.
Bere iharduera guztiak etenda uzten zituen Gipuzkoako Futbol Federazioren erabakia eta ondorioz Lazkao Kirol Elkartearen iharduerak bertan behera uztea, martxoko kuotak pasatu ondoren etorri zen.

Horregatik, entrenamenduak berriro noiz hasiko diren jakin ez arren, Lazkao Kirol Elkarteak apirileko kuota ez duela pasako aurreratzen dizue. Hurrengo kuotei buruz COVID-19ko gai honek nola bilakatzen duen ikusita erabakiko da eta jakinaraziko zaizue, baina ez da ahaztuko eta kontutan hartuko da martxoan kuota osoa kobratu dela kirol ekintzak lehenago eten arren.

LAZKAO KIROL ELKARTEA osatzen degun haur, jokalari, entrenatzaile, guraso, familia, jarraitzaile eta kide guztiei animo eta aurki berriro Arizti Haundin ikusiko gerala jakitea estimuloa izan dadila denontzat.

 

LAZKAO KIROL ELKARTEKO LEHENDAKARIA

ADRIAN GASTESI IRIARTE

Lazkao, 2020ko martxoaren 23an.